XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARINAGA'TIK

GABEKO ELIZKIZUNA ederra izan zan ta batez be goiz-aldeko Mezea ta Bustiñeiko kurutzera egin zan prozesiñoia.

Markiña'ko Adoración Nocturna'ko gizon-mutillak erakutsi ederra emon eben, ikasi nai izan ezkero.

GORPUTZ KRISTI egunean jende asko batu zan arri-jasotzea ta gañerako pestejoak ikustera.

Giputxak indartsuagoak zirala agertu eben eta lelengo premioak eroan ebezan.

SAN PEDROAK bestetan lez ederto ospatu ziran.

Aurreko egunak oso beroak izan arren, eguna bera ez zan beroa izan; bestela ez zan edaririk geldituko.

DANTZA PREMIOAK: oneikin amaitu ziran aurtengo jaiak, Txasio Jaunak beste ezer asmatzen ez ba'dau.

Dantzari guztiak zerbait irabazi eben.

Lelengoak izan ziran Angel, Armistegi'koa ta Mari Tere Zubiaurre'koa.

Lomiño-gañe'ko Tomasak bere gizonaz ederto egin eban ta baita Patro'ko Gloriak bere lagunaz.

ERRIFAN oneitxek urten dabe: 1 - 3.140; 2 - 3.039 ta 3 - 2.535.

Bigarrena Mª Luisa Urrondo'koak eroan eban ta irugarrena Martin Zuluaga'kuak.

Lenengoa ez da azaldu oraindik.

Rosario Careagak saldue eban eta ziur-ziur Markiñan egongo da.

Urte barruan ez ba da agiri, kito.